XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

15. eta 16. Helburuak
- Dinamometro bat deseinatu eta eraiki
- Ezaugarri ezberdinetako dinamometroak behatu, zenbait neurketa eginez
- Dinamometroen erabileraren aplikazio ezberdinak erabaki
.

17., 18. eta 19. Helburuak
- Sekzio ezberdinetako zenbait objektuk masa bigunengan sortutako akzioa behatzeko zenbait praktika egin.

- Tresna ebakitzaileak eta sastatzaileak erabili, kontaktuko gainazala handiagoa duten beste batzurekin konparaketak eginez.

- Xare, ski, beldar, eta abarren erabilera arrazoitu.

- Presio kontzeptua matematikoki expresatu.

- Nazioarteko Sistemako presio-unitateak atera.

- Presioa, indarra, gainazala hitzak erabiltzen diren ariketa eta problema praktikoak egin.

19. Helburua
- Gasek egindako presioa experimentu bidez aztertu.

- Egurats-presioaren egiaztapena. Egiteko dispositiboak asmatu. (Aspektu kualitatiboa).

- Torricelli-ren experientzia aztertu. Berorretaz kontaktuko irakurketak.

- Barometroak erabili eta egurats-presioa erabaki. (Aspektu kuantitatiboa).

- Manometro bat eraiki eta zenbait neurketa egin, bere funtzionamendua egiaztatuz.

20. Helburua
- Aurrez eraikitako manometroak erabiliz, likidoetan dagoen presioa egiaztatu.

- Likido baten presioan eskuhartzen duten aldagaiak experimentu bidez aztertu (sakonera eta dentsitatea).

- Hidrostatikaren funtsezko printzipioa agertu.